“Isiltasun momentuak behar dira etxean, irakurtzeko, kontatzeko”

itziar2

ITZIAR ZUBIZARRETA “KONTUARI KONTU” LITERATUR ARETOAREN SORTZAILEA DA

EVA DOMINGO.

2012. urteko Uztailaren 10ean argitaratutako elkarrizketa

 

Idazlea eta Galt zagorri elkarteko kidea da It ziar Zubizarreta. Abuztuaren 25a arte Koldo Mit xelena Kulturunean zabalik izango den “Kontuari kontu” aretoaren sortzailea ere bada. Haur eta gazteen irakurzaletasunaz hit z egin du HIRIANekin.

Haur t xikiek berez maite dute ipuinen mundua. Liluratuta ikusi eta ent zuten dituzte. Nola lortu zaletasun hori piztuta mantent zea eta, hazten direnean, literatura alt xor bezala sentit zea,  gozat zen jarrait zea?

Nik uste dut helduok daukagula ardura hori. Errazegi abandonat zen ditugu haurrak bakarrik irakurt zera. Behin dekodifikat zen dakitenean, bakarrik egitera bult zat zen ditugu. Eta haurrak ez du gaitasunik hori egin ahal izateko eta ez du horrekin disfrutat zen. Gauza bat da hit zak letreiat zea eta beste bat horri zent zua hart zea eta horrekin gozat zea. Gozamen hori ez badago, haurra ez da zaletuko. Horregatik, nik uste dut helduoi tokat zen zaigula denbora oso luzean hori biderat zea; umeak 9, 10, 11 urte izan arte…  Ez dut adin toperik jarriko, denoi gustat zen zaigulako ipuin bat ent zutea. Beraz, irakurt zen eta kontat zen jarraitu behar dugu, baita eskolan ere. Eskolaren helburua ez da soilik irakurt zeko teknika irakastea. Teknika hut sak ez dio haurrari irakurketarako motibazio nahikoa eskaint zen. Irakasleek ere irakurri egin behar dute eta irakurle izan behar dute.

Bularretik Mint zora egitasmoan, Galt zagorri elkartetik formazioa eskaint zen diezue guraso, irakasle eta liburuzainei. Nola lortu genezake, et xean adibidez, irakurketarako giro egokia sort zea?

Liburuxka bat zuk banat zen dizkiegu egitasmoan parte hart zen duten guztiei. Informazio minimo bat ematen dugu horietan. Et xean egunero egon behar da isiltasun momentu bat. Hit z egiteko, irakurt zeko, kontat zeko, estudiat zeko… Isiltasun momentu horiek jaiot zen garenetik izan behar ditugu. Momentu horretan ez dago ez musikarik, ez telebistarik, ez garbigailurik… Eseri egin behar gara haurrak eta gurasoak eta liburuak, egunkaria edo dena delakoa konpartitu. Komunikazio momentu bat da. Ez da hain zaila hori lort zea. Gauza da kontuan izatea eta egin behar dela erabakit zea. Nik uste dut gure kultura ez dela oso irakurlea izan. Beste gauza bat zuetara dedikatu gara, baina irakurt zera ez. Ez ditugun ohitura bat zuk pixkanaka-pixkanaka sartu egin behar ditugu gure eguneroko horretan. Eta horrelako momentuak errespetatu egin behar dira. Bestetik, nere ustez oso gauza inportantea da kalitatezko gauzak irakurt zea eta kontat zea. Irakurri esaten dudanean, kontatu ere esan nahi dut, kantatu…

Irakurzaletasuna bult zat zeko kontat zeak eta kantat zeak ere balio dute? Ez al da derrigorrezkoa haurrak paperezko ipuinarekin kontaktua izatea?

Ez. Kontat zen dugunean beste hainbeste egiten dugu. Haurra ohitu egiten dugu ent zutera. Eta, ent zumenaren bitartez, ulermena garat zen da. Irakurt zea ez da deszifrat zea; ulert zea da. Eta ulermena, neurri oso handi batean, ent zumenaren bidez garat zen da. Ent zuten dugunean, egiten duguna hausnart zea da eta irudikat zea. Eta irakurt zen dugunean prozesu oso ant zekoa egiten dugu.

Aukeratutako irakurketen eta kontaketen kalitatea aipatu duzu. Ez da nahikoa, jakina, haurrei edozein ipuin transmitit zea. 

Ipuin t xarrak ere badaude. Oso t xarrak, oso onak dauden bezala. Eta gauza t xar batetik ezin da fruitu ona atera. Biblioteka gehienetan irakurketa gomendioak daude. Biblioteketara joan behar da, bertan zer dagoen ikusi, gero ipuin bat zuk erosteko, baina beste bat zuk et xera eramateko, irakurri eta begirat zeko. Nik ez dut irakurketan gehiegi insistit zen; ikustea azpimarrat zen dut.

Ipuinak nola kontat zen diren ere garrant zit sua izango da. Grazia apur bat jarri beharko dio helduak.

Ez, ez. Behar dena da kontat zea, bakoit zak daukan graziarekin. Ez da profesional izan behar. Gurasoek dakiten bezala hit z egiten dute eta ipuinak ere beraiek dakiten bezala transmitit zen dituzte. Mito asko sort zen ari da ipuin kontaketaren inguruan. Kontaketa gauza natural bat da. Kontatu behar zaio haurrari berak ulertuko dituen hit zak erabiliz. Eta gero ipuin bat zuk horrelako hit z klabe bat zuk dituzte (“Amonaren et xera noa”, adibidez), baina bestela naturaltasun osoz kontatu behar ditugu. Ahal dugu. Helduarent zat ere aberasgarriak dira irakurketan eta kontaketan haurrarekin igarot zen dituen une horiek. Magiazko mundu horretara gerturat zen da, irudimena lant zen du eta baita haurrarekin harreman afektiboa ere. 

Eta ume horren barruko mundura gerturat zen da. Ipuinak kontat zen ditugunean, horrelako intimitate bat sort zen da haurrarekin eta intimitate horren barruan haurraren emozioak eta gure emozioak daude. Transmititu egiten diogu, konpartitu egiten dugu.

Lokarri berezia sort zen dela uste duzu?

Bai, eta lokarri horri esker zalet zen gara. Hor sort zen dugun mundu t xiki horri esker. Intimitate, konplizitate horri esker.

Irakurt zen ematea, jaten ematea bezain garrant zit sua dela esan izan duzue Galt zagorri elkartetik. Zuk hezkunt za munduan ere esperient zia handia duzu. Nola lagunt zen dio literaturak haurrari bere garapenean, alor ezberdinetan?

Asko lagunt zen dio. Ipuinak eta haur poesiak mekanismo asko suspert zen dituztela uste dut. Poesia esaten dudanean, hit z jokoez eta horrelakoez ari naiz. Batetik, hizkunt za ikasteko mekanismoak suspert zen ditu (ez da hizkunt za asko ikasten dugula horien bitartez, baizik eta mekanismoak pizten direla hizkunt za sort zeko). Bestetik, emozioen mundua dago. Eta, nolabait, haurrak irudikatu egiten du zer izan nahi duen handitan, oso t xikia denetik. Eta ipuinetan aurkit zen ditu bere nahiaren, bere ant siaren, bere izaeraren islak.

Et xe guztietan ez da landu literaturarekiko harreman hori umeak t xikiak izan direnean. Demagun haurra koskortu egin dela eta ez duela zaletasunik. Zer egin dezake helduak egoera horri buelta emateko?

Irakurt zea gauza boluntarioa da. Bat zuetan pent sat zen dugu irakurketaz hit z egiten dugunean literaturaz soilik ari garela. Eta ez da egia. Irakurle asko daude inoiz nobela bat irakurri ez dutenak, baina egunkaria irakurt zen dutenak, instrukzio liburuak irakurt zen dituztenak, beste irakurketa mota bat zuk egiten dituztenak. Pert sona bakoit zarent zat irakurketa bide bat dago. Interneten asko eta asko irakurt zen da, izugarri. Gertat zen dena da beste irakurketa profil bat sort zen ari dela. Batez ere web 2.0 dagoenetik. Irakurlea da aldi berean idazlea, kritikoa… Profila erabat aldat zen ari da. Horregatik, irakurketari buruz ditugun ideiak ere egokitu egin behar ditugu.

Galt zagorri elkartetik euskarazko haur eta gazte literatura sustat zen duzue bereziki. Euskaraz hazi eta hezi daitezen, euskaraz eskaini behar al diegu literatura guztia t xikiei? Gaztelerazko literaturaren inguruan zein harreman proposat zen duzu?

Nik oso garbi daukat euskara bult zatu egin behar dela. Ez dut uste gaztelera ikasteko gure gizartean inongo arazorik dagoenik. Herri t xikienetan ezta ere. Euskara bult zatu egin behar da. Orain, gaztelera onak ez dio kalterik egiten euskarari. Haurrak ulert zen eta gozat zen duen neurrian, gauza bat zuk euskaraz eta besteak gazteleraz irakurriko dizkiogu. Nik ez dut uste gaztelerak gait z egiten dionik euskarari. Euskaldunok egiten diogu gait z euskarari, erabilt zen ez dugulako.

Galt zagorri sasoi onean dago, ezta?

Lan asko egin dugu. Proiektu asko bideratu ditugu. Bularretik Mint zorak 2013ra arte hit zarmena dauka Jaurlarit zarekin. 5.000 umek parte hart zen dute. Proiektu potentea da.

 




No hay comentarios

Añadir más

Deja un comentario