Lupa Dokumentalen Mostra izango da Aste Santuan Errenterian eta Donostian

unnamed

Urtero bezala, Banda Bat eta Mikelazulo elkarteek Lupa Dokumentalen Mostra aurkeztuko dute, Donostia eta Errenterian. Aurtengoa 8. edizioa izango da, eta beti bezala Aste Santuan emango dira proiekzioak (apirilaren 2tik 5 era), Donostiako Guardetxean (Urgull mendia), Errenteriako Mikelazulon (Beheko kalea 4) eta aurten lehen aldiz Donostiako San Telmo Museoan (Zuloaga Plaza). Ez-fikzioa dute oinarri Lupan, eta sarrera doakoa izango da. Filmak egileek aurkeztuko dituzte.

Proiekzioak arratsaldez izango dira. Guztira 22 dokumental ikusi ahal izango dira, film labur eta luzeen artean. Aurtengo filmen artean, azpimarratzekoa da Euskal Herriko belaunaldi gazteenaren partaidetza (Ainhoa eta Aitor Gametxoren “Soinu galduen bila”, Mikel Zatarainen “The dream factory”, Igone Arreitunandiaren “Ein land” edo “Errautsak” film kolektiboa). Bestalde, gaur egun Estatuko ez-fikzioaren adibide berriak diren “África 815” edo “Remine” ere kontutan hartzeko filmak dira.

 

GALIZIAKO FILM ESPERIMENTALAK

Aurten sail berezi bat izango da, Galiziatik datozen film esperimentalei buruzkoa, San Telmo Museoarekin lankidetzan.”Loopa: Galizia Sutan izena jarri diogu, erakusketa/instalazio forma izango duelako. Etengabeko proiekzioan lau galiziar film ikusi ahal izango ditugu Donostiako San Telmo Museoko ekitaldi aretoan apirilaren 2tik 4ra”, jakinarazi dute antolatzaileek.

Bestalde, azken bi urtetan bezala, aurten ere Lupita ekimenarekin jarraituko dute, eskoletan proiekzioak emanez. Oraingoan Maria Elorza eta Maider Fernandezen “Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa” filma ikusiko dute Orereta Ikastolako ikasleek.

Eta ez proiekzioak bakarrik. Aurten ere Prozesuan Dauden Lanak ekimenarekin ere aurrera jarraituko dute. Apirilaren 3an izango da, 11:00etan, Errenteriako Mikelazulon. Egileek oraindik amaitu gabe dauden filmak aurkeztuko dituzte, beste autoreen aholku, kritika eta iritziak jasotzeko asmoz.Watch movie online The Transporter Refueled (2015)

Watch Fifty Shades Darker (2017) Full Movie Online Streaming Online and Download




No hay comentarios

Añadir más

Deja un comentario