Albaolak maiatzerako sarrerak oparituko dizkie Aste Santuko bisitariei

20150327_San Juan baleontzia_nao San Juan

Aste Santuan Pasai San Pedroko Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatzeko bi sarrera erosten dituzten bisitariei sarrera bat oparituko zaie maiatzean zehar erabili ahal izateko.

San Juan baleontziaren proiektua sozializatzeko helburua du erabaki horrek. Apirilaren 1etik 7ra Albaola bisitatu eta bi sarrera erosten duen orori sarrera bat emango diote, hurrengo hilabetean erabili ahal izango dena. “Aukera paregabea da San Juanaren eraikuntzak aurrera nola egiten duen ikusteko. Izan ere, San Juan baleontzia azkar hazten doa eta laster ezkutuan geratu daitezkeen elementuak ikusteko aukera galdu egingo da”, adierazi dute Albaolatik.

Doako sarrerak maiatzerako balio du soilik eta edozeinek erabili ahal izango du goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara.

 




No hay comentarios

Añadir más

Deja un comentario