“Gurekin jai” kanta grabatu dute emakumeek Antxon, musika sexistari aurre egiteko (IKUSI BIDEOKLIPA)

Antxoko Sanfermin jaien doinuari letra berria jarri diote aurtengoan Harremantxo talde feministako kideek eta barrutiko beste hainbat emakumek. Festa hauetarako diseinatutako berdintasunaren aldeko kanpainak sarritan «maskulinoa eta sexista» izan ohi den musikari arreta eskaini baitio.

Egoera horri erantzun eman nahian, abesti komertzial baten bertsioa sortu dute (“Gurekin jai” izenburukoa) euskaraz eta haren bideoklipa grabatu dute. Horrez gain, emakume musikarien zerrenda luze bat osatu dute tabernetan banatzeko, tabernariak haien kantak jartzera animatuz.

Jarraian duzue abestiaren letra:

Aitzakiarik ez da, babosoak kanpora ta gozatu festa. Gurekin jai!!!

Zu segi hara ta ni banator hona
Zu segi hara ta ni banator hona
Zu segi hara ta ni banator hona
Askea naiz ta hori bai dela ona!

Igo zan eskua gora, eskua behera,
Burua gora, gerria hona
Igo zan eskua gora, eskua behera,
Askeak gera ta goazen kalera!

Kenduiak zure begirada 
eta garbitu ezazu baba
Ez esan gainera, nire gona dela, 
dantzatzeko era edo portaera.
Utzi bakean dantzatzen 
ta askatasunez gozatzen
Babosoak fuera segizue etxera, 
gu parrandan geldituko gera.

Estribilloa

Ondo ikusten duzu,
emakumea naiz,
dantzatzen ari naiz,
Emakumea 
askea 
hezea 
librea 
berdea 
katerik gabeko emea!
Ez nago zure zai 
ta ez bazara gai, 
ni ulertzeko ai, 
ta dantzatzeko guai.
Badakizu zer duzun
GUREKIN JAI!

Estribilloa

Goazen denok parte hartzera!
Denok gozatzera!
Denok harremantzera!
Denok dantzatzera!
Goazen denok parte hartzera!
Denok gozatzera!
Denok harremantzera!
Askatasunez bizitzera!!

 

 




No hay comentarios

Añadir más

Deja un comentario