“Gurasotasun positiboa”-ri buruzko hitzaldi zikloari ekingo diote asteazkenean Donostian

cuartillas-charlas-luisd_gip

Cuartillas Charlas LuisD_GipHirukide eta Liluraldi elkarteek hezkuntza ardatz hartuta jardunaldiak antolatu dituzte Donostian, Foru Aldundia, Udala, Eusko Jaurlaritza, Baikara eta Feguiaparen babesarekin. Gurasotasun positiboari buruzko zikloa izango da.

Lehen hitzaldia, “10 gomendio praktiko haur eta nerabeen osasun psikologikorako” izenburukoa, martxoaren 26an izango da. Bigarrena, “Nola motibatu gure seme-alabak?”, apirilaren 9an. Gazteleraz izango dira biak, Luis Angel Diaz Psikologia klinikoan eta osasunaren psikologian adituaren eskutik, eta Kirol Etxean (Anoeta pasealekua 5), arratsaldeko 19.00etan.

“10 GOMENDIO PRAKTIKO HAUR ETA NERABEEN OSASUN PSIKOLOGIKORAKO”:

Hitzaldi hau oro har seme-alabak dituzten familiei zuzenduta dago, kide ugarikoak izan ala ez. Hitzaldiaren bidez, familia eta irakaskuntza zentro askorentzat gero eta konplexuagoa den errealitate honetara hurbilduko dira. Nola funtzionatzen du estresak haurrengan eta zerk eragiten du? Zein da osasun psikologikoaren eta mendekotasunaren arteko lotura? Nola prebenitu gurasook edo irakasleok gure seme-alaben arazo edo gaixotasun psikologikoak? Kontsulta klinikoan emandako urteek eta egindako ikerketek emandako eskarmentutik, hizlariak galdera horiei eta beste batzuei erantzungo die, gure seme-alabak haurtzaro eta nerabezaroan orientatzen eta osasun psikologikoaren oinarrizko ezaugarriak ezagutzen laguntzeko.

“Hitzaldi bat ematen ari naizela guraso batzuek osasun psikologikoak umeengan duen garrantziaz hitz egiten entzuten didatenean, euren aurpegietan nolabaiteko sinesgaiztasuna ikusten dut hitzaldiaren lehen minutuetan. Osasun psikologikoa, egokitzapen arazoak edo haurren estresa bezalako kontzeptuak urrutikoak iruditzen zaizkie, eurekin zerikusirik izango ez balute bezala. Hala ere, azkar erreakzionatzen dute nire kontsultan ikusi ditudan kasuez zehazkiago hitz egiten hasten garenean, besteak beste, sabeleko min eta goizeko gonbitoak, lo egiteko arazoak eta ohiko amesgaiztoak, azterketa bat egin aurretik edo bitartean antsietate atakeak, normalean esanekoak izaten diren umeen ezusteko jarrera hezigaitzak…”, azaldu du Luis Angel Diazek.

Informazio gehiago: hirukide@hirukide.com

Sarrera doan izango da lekua bete arte.




No hay comentarios

Añadir más

Deja un comentario